Agenda Euskal Herria
Back to agenda
Sormenaldia 2026: MIXEL ETXEKOPAR
MusicesKulturklik

Sormenaldia 2026: MIXEL ETXEKOPAR

📅 Thursday, July 2, 2026

🎭 Uhagon Kulturgunea

📍 Markina-Xemein

🗺️ Open in Google Maps

💶 10 €

2026ko Sormenaldia proposamenaren barne. Mixel Etxekopar Mixel Etxekoparren sormenak ez du mugarik. Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa ondu zuen Pierre Vissler lagunarekin batera. Txoriekin badu harreman estua, hegaztiekin saiatzen baita berba egiten. Horregatik, ikuskarietan txorien kanta beti dago entzungai. Gotaine-Iribarnen jaio zen eta musika ikerkuntzan ez du atsedenik hartu. Isturitzeko hiru zuloko xirulak Europako musika tresnarik zaharrenetako bat da. Etxekoparrek kopia bat eraiki zuen hegazti baten hezur bat erabiliz, orain dela 25.000 urte bezalaxe. Antzinako sormena garaikide bihurtzen du. Lurretik eta zerutik hartzen du inspirazio-iturria, gaurko sormen-begirada sortzeko. Gustuko du arlo perfomatiboa. Aske sortzea. Inprobisatzea. Esploratzea. Harrituko gaituen sorkuntza bat plazaratzea.

View on the original source