
"Mary Anning eta dinosauroen hondartza"
Sunday, October 25, 2026
Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia
Vitoria-Gasteiz, Araba
Gratis
Urriaren 25ean, igandea, “Mary Anning eta dinosauroen hondartza” filmaren proiekzioa gauzatuko da. Euskaraz 7 urtetik gorakoentzat 72 minutuko iraupenarekin MARY ANNING ETA DINOSAUROEN HONDARTZA | 1811n, Mary Anning hamabi urteko neska jakinguratsua eta bizia da. Itsas ertza arakatzen ematen ditu egunak, fosil bila, garai bateko harri bitxi horien bila. Aitak transmititu dio pasio hori. Baina dena aldatzen da aita ustekabean hiltzen denean, marrazki misteriotsu bat eta familia oso egoera zailean utzita. Amari eta anaiari egoera hori gainditzen lagundu nahian, Mary marrazkiaren sekretua ere argitzen saiatzen da. Bidean, fosilak baino askoz gehiago aurkituko ditu: ustekabeko lagunak, abentura ahaztezinak eta paleontologiaren historiako lehen kapituluak.