Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
BISITA GIDATUA: "W74: arrazoia, boterea eta etorkizuna"
BesteKulturklik

BISITA GIDATUA: "W74: arrazoia, boterea eta etorkizuna"

📅 2026(e)ko ekainaren 5(a), ostirala → 2026 eka. 26(a)

🎭 Museo Laboratorium

📍 Bergara

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Tarifas del museo

PREZIOA: museoaren tarifak PUBLIKO OROKORRA HIZKUNTZA: erreserba egiten duen lehengo pertsonak hizkuntza aukeratzen du NON: Laboratorium museoa PLAZA MUGATUAK IZENA EMATEA BEHARREZKOA: telf. 943769003 e-mail: laboratorium@bergara.eus Ostiralero egingo diren bisita gidatuetan, W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna erakusketa modu berezi batean ezagutzeko aukera izango duzu. Elhuyar anaiek 1783an Bergaran egindako aurkikuntzatik abiatuta, wolframaren historian barrena murgilduko gara: zientzia, industria, espioitza, teknologia eta etorkizuna uztartzen dituen bidaia batean. Espazio murgiltzaileek, ikus-entzunezko instalazioek eta kontakizun gidatuek erakusketa sakonago bizitzeko aukera emango dute, wolframak mundua nola aldatu duen ulertuz. Zatoz eta bizi zientzia beste modu batean!

Ikusi jatorrizko iturrian