Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"El rey de la farándula"
AntzerkiaesKulturklik

"El rey de la farándula"

📅 2026(e)ko ekainaren 27(a), larunbata

🎭 Félix Petite Antzokia

📍 Gasteiz, Araba

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 18 €

Felipe IV.aren erregealdia artearen une gorena izan zen Espainiako Inperioan. Izan ere, garai hartan Lope de Vega, Calderón de la Barca, Quevedo eta Velázquez nabarmentzen ziren gortean. Inperioaren gainbeheraren hasiera ere bazen: gerrak, ustelkeria eta Habsburgotarren dekadentzia. Horrela, pertsonaia misteriotsu eta liluragarri bat sortuko da, aktore, komiko, abeslari eta bufoi baten arteko nahasketa. Hark eramango gaitu El Rey de la Farándula antzezlanean barrena. Urrezko Mendeko kabaret baten bidez, pertsonaia horrek —maitale, adiskide eta espioi—garai hartara eramango ditu ikusleak, eta Felipe IV.aren gorteko sekretuak eta anekdotak kontatuko dizkie. Tonu sarkastikoa, probokatzailea eta, aldi berean, hunkigarria baliatuta, erregearen eta haren garaiaren ikuspegi humanoa eta emozionala eskainiko du. Estetika androgino eta barrokoaz lagunduta, eta pianista kuttuna beti ondoan, abesti errenazentistak eta barrokoak interpretatuko ditu (Monteverdi, José Marín, Juan Hidalgo), baita gaur egungoak ere. Quevedo errezitatuz, Lope eta Calderón enpasarteak antzeztuz, ikuskizun molda erraza, sutsua eta graziaz betea dakarkigu. Hemen, iraganak eta orainak bat egingo dute, oztoporik gabe. Dossierra El rey de la farándula Fitxa artistikoa: Artistak: Ángel Ruiz, Bru Ferri Konpainia: Lazona Egilea: Ángel Ruiz Zuzendaritza musikala eta pianoa:Bru Ferri Zuzendaritza-laguntzailea: Daniel Migueláñez Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Ikusi jatorrizko iturrian