
"Urban Morphologies", Jon Gorosperen erakusketa
📅 2026(e)ko martxoaren 27(a), ostirala → 2026 eka. 28(a)
🎭 Kutxa Fundazioa Artegunea
📍 Donostia, Gipuzkoa
💶 Gratis
Jon Gorosperen jardun artistikoak hiri eta espazio urbano garaikideak ditu ardatz, eta leku horiek igarotzen dituzten pertsonekin sortzen diren erlazioetan jartzen du arreta. Bere sailetan hainbat begirada mota erabiltzen ditu: zaintza-kameren nonahikotasuna aditzera ematen duena; arkitekturaren areriotasuna azpimarratzen duena, espazio publikoetan etxegabeek sortzen dituzten erabilerekiko, inklusioaren gainetik esklusioa lehenetsita. Interneteko argazkiak bere eginda, paisaiaren identitateari buruz hausnartzen du, «egiletzarik gabeko» irudien bitartez. Eta bere argazki, instalazio eta bideoez baliatzen da, arkitekturaren zeinu komunak eta hiri handiek mundu osoan partekatutako ikonografia osatzen duten diseinu urbanistikoa aztertzeko: enpresa-eraikinak, erakundeenak, edo merkataritzakoak, eta ia bizitoki-auzorik eza. Hala, arkitektura horren morfologia eta testura globalizazioa irudi moduan adierazten den azalera da, eta Byung-Chul Han filosofo korearrak XXI. mendeko edertasunaren ezaugarri komun gisa azpimarratu duen kontzeptuaren irudia da, leundutakoarena, alegia. Informazio praktikoa Komisarioa: Alejandro Castellote. Datak: 2026ko martxoaren 27tik ekainaren 6ra arte. Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 eta 16:00-20:00. Apirilaren 6an, Pazko astelehena, erakustaretoa irekita egongo da. Sarrera doan. Lekua: Kutxa Fundazioa Artegunea (Tabakalera, 0 solairua)
Ikusi jatorrizko iturrian →