Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Geuretik sortuak: Imanol Epelde: "Zerbait sartu zait begian"
AntzerkiaesKulturklik

Geuretik sortuak: Imanol Epelde: "Zerbait sartu zait begian"

📅 2026(e)ko ekainaren 28(a), igandea

📍 Berriatua

🗺️ Ireki Google Maps-en

Euskara minorizazio egoera larrian dago, Euskal Herria diluitzen ari zaigu mapan, lurra kolapsotik gertu eta energia iturriak agortzear; gero eta zailagoa eta nekezagoa da bizitzeko poz bat izatea, zertarako eta zertan gabiltzan galderari erantzutea. Abiadura gero eta azaleratuagoan bizi den gizarte scroller-a da gurea, bizitza modernoak gaixotua eta medikalizatua. Poz bat, mezu bat, gogo bat piztera dator Zerbait sartu zait begian emanaldia. Botika bat izan nahi du noraez indibidual eta kolektiboarentzat.

Ikusi jatorrizko iturrian