
"Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja", Eulalia Abaituaren erakusketa
📅 2026(e)ko martxoaren 3(a), asteartea → 2026 eka. 28(a)
🎭 Museo Euskal Herria
📍 Gernika-Lumo
XIX. eta XX. mendeetako emakume-jantzien erakusketa, Eulalia Abaituaren argazkietan oinarrituta. "Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja" Bilboko Euskal Museoak antolatutako erakusketa da. Ekitaldi honetan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen janzkera nolakoa zen erakusten dutenak, jendaurrean ikusgai jartzeko. Kameratik orratzera erakusketak Bilboko Euskal Museoak gordetzen duen Eulalia Abaitua (1853-1943) argazkilari bilbotarraren funtseko irudien aukeraketa bat du abiapuntu. Oraingoan, Bilbo Handiko eta hurbileko bailaretako emakume langileen janzkerarekiko interesetik egin da hurbilketa. XIX. eta XX. mendeen arteko txanbra, gona, jaka eta zapien xehetasunei erreparatuz, erabilera eta testuinguru ezberdinetara egokitzen diren ezaugarriak biltzen dituzten lau eredu osatu dira. Argazkiak ez ezik, garaiko lehengai, egikera eta ohiturak ere berreskuratu dira, orduko berrerabilera eta konponketek egungo birziklapen eta jasangarritasunaren oinarri berak dauzkatela erakutsiz. Salbatzaile (Bilbo), Agintzari (Basauri) eta Zubitxo (Lezo) dantza taldeetako jantziak egiteaz arduratu ohi diren emakumeek ekoiztu dituzte piezak, urteetan landutako eta ama-amonengandik jasotako jakintza hari eta oihaletara ekarriz. Jantzi eta argazki hauek berrikusi eta behatzeak ikasi eta hausnartzeko balio dezan. Ez dadin haria eten.
Ikusi jatorrizko iturrian →