Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"LUX VITAE", XABIER ÁLVAREZ DE EULATE
ErakusketaesKulturklik

"LUX VITAE", XABIER ÁLVAREZ DE EULATE

📅 2026(e)ko maiatzaren 2(a), larunbata → 2026 eka. 28(a)

📍 Oñati

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Arantzazuk gogoan du Xavier Alvarez de Eulate bere beirateen 70. urteurrenean Aurten, 2026, Arantzazuko Basilikako beirateak jarri zireneko 70. urteurrenean, Arantzazuko Frantziskotar Probintziak eta ‘Arantzazuko Adiskideak elkarteak’, Xavier de Eulate (1919-2012) artistaren figura eta lana aintzat hartzeko ekimena bultzatu dute. Proposamenak bi jarduera nagusi ditu: Arantzazuko frantziskotar komentuko klaustroan egingo den erakusketa monografikoa eta Basilikako beirateei buruzko hitzaldia. 'LUX VITAE' izenburupean, erakusketak Eulateren sormen-etapa nagusietan zeharreko ibilbide berezi bat proposatzen du, bere sail garrantzitsuenetako pintura adierazgarrien sorta bat bilduz. Arantzazuko frantziskotarren komentuan kokatuta —artistaren bizitzari eta espiritualtasunari estuki lotutako gunea izanik—, erakusketak testuinguru ezin hobea eskaintzen du bere obra sakonago ulertzeko. Erakusketa 2026ko maiatzaren 2tik ekainaren 28ra egongo da ikusgai, asteburuetan. Sarrera doakoa da. Gainera, larunbatetan bisita gidatuak eskainiko dira (11:00etan), gehienez 12 laguneko taldeetan. Aurrez izena eman behar da helbide honetan: eulate@arantzazu.org. Hausnarketa, memoria eta berraurkitze artistikoa uztartzen dituen erakusketa honekin, frantziskotar anaiarteak bere komentuko ateak zabaltzen dizkio publikoari, eta arte sakro garaikideko sortzailerik berezienetako baten lagatuan murgiltzera gonbidatzen du. • “LUX VITAE” erakusketa Datak: 2026ko maiatzaren 2tik ekainaren 28ra Ordutegia: Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara / Igandeetan 11:00etatik 14:00etara Sarrera: Librea Bisita gidatuak: Larunbatetan 11:00etan, aldez aurretik izena emanda: eulate@arantzazu.org Taldeak: Gehienez 12 pertsona bisita bakoitzeko.

Ikusi jatorrizko iturrian