Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
ROCK ON TOP 2026: "janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora"
ErakusketaesKulturklik

ROCK ON TOP 2026: "janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora"

📅 2026(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna → 2026 eka. 28(a)

🎭 Centro Cultural Montehermoso

📍 Gasteiz, Araba

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Rock on Top 2026 zikloaren barruan. Erakusketaren inaugurazioa: maiatzaren 28an, osteguna, 18:30ean, Gorka Urbizuren eskutik. Lehenengo ordu erdian edukiera mugatua izango da, eta sartzeko gonbidapena beharko da. 19:00etatik aurrera, sarrera librea izango da edukiera bete arte. Berri Txarraken 25 urte aritu ostean, Gorka Urbizuk bakarkako bideari ekin dio Hasiera Bat disko gordin eta soila plazaratuta. Erakusketa honek «leiho» txiki bat irekitzen digu, kantuaren muinerako bidaia intimo hau gertuagotik ikus dezagun. Ibai Arrieta del Picoren begirada fotografiko sentibera eta Alexander Cabeza Trigg zinemagilearen 16mm-ko filmak tarteko, Janela erakusketak Lleidako Teatre de Ca l’Eril estudioan emandako sorkuntza prozesuan murgilduko gaitu. Horren emaitza biribiltzen den unea jasotzen da ere: lehendabiziko zuzenekoak eta musikarien arteko magia, kantu jaioberriak entzuleekin estrainekoz partekatzeko instant berezian.Komisariotza: Garbiñe Ortega Sarrera doan Erakusketa hau ROCK ON TOP zikloaren bosgarren edizioaren barruan kokatzen da. Bertan, Montehermoso Kulturuneak 2026ko Azkena Rock Festival jaialdiko kartelean parte hartzen duten artistei buruzko lau rockumental programatu ditu. Zineaz eta musikaz beste ikuspegi batetik goza dezazun nahi dugu!

Ikusi jatorrizko iturrian