
Sopelako San Pedro Jaiak 2026
San Pedro jaiak ekainaren 25etik 29ra ospatuko dira. Umeentzako jarduerak, kontzertuak, herri bazkaria, adineko pertsonen omenezko bazkaria, pilota txapelketa, erakustaldiak, bertso saioa eta dantza plaza egongo dira, beste kontu askoren artean. Ekainaren 25ean, jaien hasiera egunarekin batera, kuadrillen jaitsiera egingo da: 19:00etan abiatuko da Eleizalde kaletik, fanfarriak lagunduta, eta Udaletxeko berdegunean erakustaldia egingo dute. Haren ondotik, pregoia eta txupinaren jaurtiketa egingo dira, jaiei hasiera ofiziala emanez. Aurten, Sopelako Kuadrillek 15 urte bete dituztenez, eurak izango dira pregoia jaurtitzeko ohorea izango dutenak. Herriko jai giroa eta parte hartzea sustatzen egindako ibilbidea aitortu nahi izan zaie. Txupina, berriz, Azkena eta Etxera kuadrillak botako du, iazko Kuadrillen probetako irabazleak izateagatik. Hurrengo egunetan ere, udalerriko kaleak, plazak eta txokoak bizitzaz eta giroz beteko dituzten proposamenez beteta egongo dira. Kale antzerkia, dantza, animazioa, zirkua, musika eta bestelako ekintzak izango dira nagusi. Sopelako San Pedro Jaiak 2026: egitaraua (pdf)
Ikusi jatorrizko iturrian →