Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Arabako Organo Jaialdia 2026
MusikaKulturklik

Arabako Organo Jaialdia 2026

📅 2026(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna → 2026 eka. 30(a)

📍 Gasteiz, Araba

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Arabako Organo Jaialdiaren XL edizioak bost kontzertu eskainiko ditu, maiatzaren 28tik ekainaren 30era bitartean, Vitoria-Gasteizen eta Eskuernagan. Edizio honek izaera berezia du; izan ere, Espainian organoa berritzeko funtsezkoa izan den Montserrat Torrent omenduko du, haren mendeurrena dela eta. Torrent jaialdiaren protagonista zuzena izango da gainera, ekainaren 5ean Eskuernagan eskainiko duen emanaldian. Jaialdia maiatzaren 28an hasiko da Vitoria-Gasteizko Karmengo elizan, Ángel Montero organistarekin. Errepertorio klasikoa eta barrokoa ardatz izango duen programa bat eskainiko du, eta instrumentuaren soinu aukerak nabarmenduko ditu. Ekainaren 4an, Karmengo elizan berriz ere, Óscar Candendoren txanda izango da, estatuko interpreterik ezagunenetako bat, Europako literatura organistikoan sakonduko duen programa batekin. Zikloaren unerik berezienetako bat ekainaren 5a izango da, Eskuernagako San Andres elizan, non Montserrat Torrent omentzeko kontzertua izango baita. Torrentek berak joko du, eta edizio honetako une gogoangarrietako bat izango da. Ekainaren 11n, Vitoria-Gasteizko Done Petri elizan, proposamen berezi bat izango da Monica Melcovaren eskutik; izan ere, inprobisatu egingo du, zinema mutua proiektatzen den bitartean, eta, hala, saio horrek musika eta ikusizko arteak lotuko ditu eta jaialdia esperientzia eszeniko berrietara irekiko du. Zikloa ekainaren 30ean amaituko da, Jesus Guridi Kontserbatorioan, Daniel Oyarzabalek emango duen kontzertuarekin. Oyarzabal belaunaldien arteko topaketa baten ardatz izango da; izan ere, bere irakasle izandakoak eta kontserbatorioko egungo bere ikasleek ere parte hartuko dute kontzertuan, eta, hala hiru belaunaldi elkartuko dira. Proposamen paregabea da, non teklatu instrumentu ezberdinen arteko elkarrizketa izango baita eta errepertorio barrokoaren interpretazio bateratua eskainiko baitute. Aurreko edizioetan bezala, kontzertuetan, pantaila bat izango da elizetan, interpreteak gertutik jarraitzeko, eta sartzea doakoa izango da, edukiera bete arte. Arabako Organo Jaialdia 2026: egitaraua (pdf)

Ikusi jatorrizko iturrian