Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Bilboko Kalealdia 2026: Egitaraua
MusikaKulturklik

Bilboko Kalealdia 2026: Egitaraua

📅 2026(e)ko ekainaren 29(a), astelehena → 2026 uzt. 4(a)

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

BILBOKO KALEALDIA-Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia urtero antolatzen du Bilboko Udalak; aurtengoa 27. edizioa izango da, eta ekainaren 29tik,astelehena, uztailaren 4ra (larunbata) bitarte egingo da. Guztira 53 ikuskizun eskainiko dira, genero askotarikoak eta adin guztietarako. 27. edizio honetan, Kalealdiak kanpoko bederatzi konpainia izango ditu, bat Kanadakoa eta gainerakoak Europako hainbat herrialdetakoak (Irlanda, Frantzia, Portugal), eta Hirian normalean ikusi ohi ez diren ikuskizunak aurkeztuko dituzte. Frantziako Ea Eo (Cie), Furinkaï (Compagnie) & L'entrouvert (Théâtre De), Keep Company, Le Polpesse eta Retouramont izango ditugu, eta Iparraldetik Rouge Elea etorriko da. Hippana Maleta Irlandakoa da eta Margarida Montenÿ Portugalgoa. Azkenik, Kalealdian izango da, halaber, Kanadako Berceurs du Temps, BILBOKO KALEALDIA inauguratzeaz arduratuko dena, “Acunar el tiempo/ Bercer le temps” ikuskizunarekin (ekainak 29, astelehena, 17:00etan). Estatuko ordezkaritza hamaika taldek osatzen dute: Insectotròpics, Los Galindos, Pere Hosta, Sol Picó eta Txema Muñoz, Kataluniakoak; Capicua Cía. eta Sweet Chilli Circus Company, Aragoikoak; De Vacas, Galiziakoa; La Venidera, Madrilgoa; Factoría Norte eta El Encuentro Teatro, Asturiaskoak; eta La Trapecionista, Nafarroakoa. Kataluniako Sol Picó konpainiak amaiera emango dio Kalealdiaren programazioari "Carrer 024" ikuskizunarekin. BILBOKO KALEALDIAren bitartez Udalak euskal konpainiak ere babesten ditu, programazioaren ateak irekitzen baitizkie. Oraingoan, hamar taldek hartuko dute parte: Bitsa Konpainia, Deabru Beltzak, Hika Teatro & Oinkari Dantza Taldea, Hortzmuga Teatroa, Kankarro Cía., Koilara Teatro, Lasala, Leire Mesa, Trapu Zaharra eta Zirkozaurre. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Kataluniako Insectotròpics konpainiaren "La Conferencia de los Pájaros" eta Los Galindos konpainiaren "MDR – Muerte de risa" izan ezik, horietarako gonbidapena erreserbatu beharko baita www.bilbokokalealdia.eus web orrialdean. Lehen ikuskizuna Bizkaia Aretoa-EHUn izango da uztailaren 3an, ostirala, 22:30ean, eta bigarrena Sanfraneko Hiri Ortuan uztailaren 3an, ostirala, eta 4an, larunbata, 19:00etan. Bilboko Kalealdia 2026: egitaraua (pdf) Bilboko Kalealdia 2026: programa de mano (pdf) BILBOKO KALEALDIA 2026KO ESTREINALDIAK 27. edizio honetan, Kalealdiak hamabi estreinaldi programatuko ditu, horietako bat erabatekoa, “Zelatan”, Hortzmuga Teatroaren eskutik. Era berean, Bilboko Udalak KALEKASILDA ekimena aurkeztuko du; hau da, Hortzmuga Teatroak Casilda Iturrizar Parkean garatutako esku-hartze artistikoa. Proposamenak parkeko espazioak eraldatuko ditu, ingurunearen zaintzari eta iraunkortasunari erreparatuta. Instalazioak zuhaitz bizien eta berdeguneen bidez haratago begiratzera gonbidatzen gaitu. Izan ere, espazio eszeniko ezberdinen artean ibilaldi bitxi eta dibertigarria eskaintzeaz gain, esanahi edo begirada berriak bilatzeko aukera ezin hobea proposatzen du. Horrez gain, publikoak Estatuko lau estreinaldi ezagutu ahal izango ditu, oraingoan denak Frantziako konpainienak: EA EO (CIE) “Dans ma Piscine” ikuskizunarekin (ekainaren 29an, astelehena, eta 30ean, asteartea, Casilda Parkeko 2. Espazioan); Furinkaï (Compagnie) & L'entrouvert (Théâtre De) eta “Mizu” ikuskizuna (ekainaren 29an eta 30ean, ahateen urmaelean); Keep Comapayk “Underfoot” aurkeztuko du (uztailaren 1ean eta 2an, Casilda Parkeko 4. Espazioan); eta Retouramont “L'Angle Disparu” ikuskizunarekin (uztailaren 3an, Bizkaia Aretoa- EHUn). BILBOKO KALEALDIAk sei estreinaldi proposatzen ditu Euskadin. Asturiastik, Factoría Norte y El encuentro Teatro konpainia “Dormiyosos” lanarekin etorriko da (ekainaren 29an eta 30ean, Parkeko 3. Espazioan); Aragoitik, Sweet Chilli Circus Company konpainiak “Transh-Humante(s)” ekarriko du (uztailaren 4an, Areatzako kaian); Kataluniatik, Insectotròpics taldea “La conferencia de los pájaros” izeneko azken muntaiarekin etorriko da (uztailaren 3an, Bizkaia Aretoa- EHUn); La Veniderak Madrildik “NO (pieza corta)” lana ekarriko du (ekainaren 29an, Pergolan); Portugalgo Margarida Montenÿ konpainiak “Blue” ikuskizuna aurkeztuko du (uztailaren 2an, Arte Ederren Museoaren eremuan); eta Irlandako Hippana.Maleta taldeak “Runners” lanarekin gozatuko ahal izango da (uztailaren 1ean eta 2an, Casilda Parkeko 4. Espazioan). KALEALDIAREN ESPAZIOAK Jaialdia hirian zehar banatutako hainbat espazioetan gozatu ahal izango da, eta, beste behin, kokaleku nagusia Casilda Iturrizar Parkea izango da. Parkeak, aldi berean, hainbat eszenatoki izango ditu Arte Ederren Museoaren inguruan, Ahateen Urmaeletik gertu —bost gune egongo dira— eta agertoki bat Pergolan. Era berean, BILBOKO KALEALDIAREN ikuskizunak Arriaga Plazan, Plaza Biribilean, Areatzan, Elkarbizitzaren Plazan (Isozaki dorreen artean), Sanfraneko Hiri Ortuan (Mariaren Bihotza Plaza) eta Bizkaia Aretoa -EHUn eskainiko dira. Casilda Iturrizar Parkeko urmaelaren inguruetan Gargartua egongo da, ekainaren 29tik uztailaren 2ra, 17:00etatik 21:00etara haurrak “jango” dituena. Era berean, bertara hurbiltzen diren pertsona guztiek gastronomiaz gozatu ahal izango dute han kokatutako Food Trucks-etan, 17:00etatik 21:30era.

Ikusi jatorrizko iturrian