
MusikaKulturklik
Kristalezko kioskoa 2026: Índigo Jazz
📅 2026(e)ko uztailaren 5(a), igandea
🎭 Muxikebarri - Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo
📍 Getxo
💶 Gratis
2026ko Kristalezko Kioskoa jaialdiaren barne. ÍNDIGO JAZZ estatu mailan jazz klasikoaren eta swingaren erreferentziazko taldeetako bat da, Espainiako musika-jaialdi nagusiek zein goi-mailako ekitaldiek sarri aukeratzen dutena. INVERFESTen, Palentziako, Elxeko, Toledoko eta beste hainbat jazz jaialditan jo dute, baita Gasteizko eta Murtziako jai nagusietako egitarauan ere. Halaber, agertoki esanguratsuetan aritu dira, besteak beste Guadalajarako Infantado jauregian, Ávilako harresietan, Tiedrako gazteluan edo Segoviako Juan Bravo antzokian. Ikuskizun honetarako, animazioa eta dantzariak izango dira Swing Side Bilbao-ren eskutik.
Ikusi jatorrizko iturrian →