Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Aramaioko San Martín Jaiak 2026: egitaraua
BesteKulturklik

Aramaioko San Martín Jaiak 2026: egitaraua

📅 2026(e)ko uztailaren 3(a), ostirala → 2026 uzt. 6(a)

📍 Aramaio

🗺️ Ireki Google Maps-en

Aramaioko 2026ko San Martin jaiak uztailaren 3tik 6ra bitartean ospatuko dira, tradizioa, musika eta publiko guztientzako jarduerak batzen dituen programazio indartsuarekin. San Martin jaiekin jarraipena emango diogu herriko jaiei. Herriko eragileen lanari esker, aurten jai-programa handi bat dugu, zure adina edo gustuak edozein direla ere, errespetuz eta arduraz gozatzeko pentsatua. Hala, txupinazoa uztailaren 3an izango den arren, jai-egitaraua ekainaren 27an, larunbata, hasiko da arratsaldez, Papargorri eskolaniaren emanaldiarekin. Uztailak 3: Txupinazoa eta Kiliki Ostiralean, hilak 3 , Txupinazoaren egunean, arratsaldeko 19:00etan hasiko dira ekitaldiak, Mariren etorrerarekin batera eta herriko txistulari, buruhandi eta trikitilariekin. Dirty Durum Brass Band, erromeria eta kontzertuak ere izango dira, Kiliki eta Zaunka taldeekin. Uztailak 4: Txapelketak eta kale animazioa Larunbatean urteroko hockey partiduak eta ume jolasez gain, txapelketa desberdinak egongo dira, tortilla, tiro plato, karta txapelketak hain zuzen ere. Ilunkeran Kaletrikekin kale animazioa eta kantuak izango ditugu. Aurten aldaketa izango dugu. Herriko plazan erromeria egongo da Oilar Beltzak taldearekin. Eguna txosnagunean bukatuko da DJBullekin. Uztailak 5: Jaiberriei ongietorria eta dantza Goizetik hasiko da jaia herriko txistulariekin eta eguerdian ume jaioberriei ongietorria egingo zaie urtero moduan, dantza taldearen eskutik. Arratsaldean dantza plaza ere izango dugu parrilladako pintxoak jateko aukera dagoen bitartean. Gauez bakarrizketak izango ditugu. Uztailak 6: Tanborrada eta herri afaria Urtero bezala goizean antzerkia eta kantu jira izango ditugu. Iluntzean aurtengo nobedade nagusiaren ordua izango da: tanborrada txaranga baten laguntzarekin. Agurra esan eta Antxoa eta Oliba DJak izango ditugu txosnagunean.

Ikusi jatorrizko iturrian