
Bertso Jaialdi Mundiala 2026 (Getxo)
📅 2026(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena
🎭 Muxikebarri - Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo
📍 Getxo
💶 Gratis (con invitación)
Gaia, sekretu bat da; bertsolariak, lehen mailakoak. Barruan gertatzen dena, ezin da aurreikusi. Bertso Jaialdi Mundialak mende laurdena darama Getxotik bertsolaritza etengabe berritzen, eta aurtengo edizioak ere ildo berari eutsiko dio. Jaialdi esperimentala da, non txispak, umoreak eta ustekabeak gidatuko duten saioa, eta publikoa ere proposamenaren parte aktibo bihurtuko da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira doan www.bertsozale.eus webgunean. Antolatzailea: ALBE (Algortako Bertso Eskola) Bertsolariak: Sustrai Colina Xabat Illarregi Etxahun Lekue Maialen Lujanbio Alaia Martin Jone Uria Kultur bitartekaria: Lanku
Ikusi jatorrizko iturrian →