Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Carles Sans (Tricicle): "¡Por fin me voy!"
AntzerkiaesKulturklik

Carles Sans (Tricicle): "¡Por fin me voy!"

📅 2026(e)ko uztailaren 9(a), osteguna → 2026 uzt. 12(a)

🎭 Teatro Principal de Donostia (Antzoki Zaharra)

📍 Donostia, Gipuzkoa

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 20 / 26 €

Carles Sansek ¡Por fin me voy! ikuskizuna aurkeztuko du. Hauxe da Carles Sansek, lanbidean 45 urte baino gehiago igaro ondoren, egingo duen azken bira. Lehenik, ibilbide arrakastatsua izan zuen Triciclerekin, eta, gero, bakarka, ¡Por fin solo!-rekin. Oraingoan, agur esango die eszenatokiei ikuskizun berriarekin: ¡Por fin me voy!. Ikuskizunean, modu irrigarrian desmuntatzen du edonork, diotenez, lanetik erretiratzen denean egin behar omen duen jarduera mordoa. Carlesek, ezaugarri dituen eta Triciclera hain loturik dauden umore-estiloarekin eta keinuekin, banan-banan baztertuko ditu jarduera horiek guztiak zorroztasun eta asmamen handiz. ¡Por fin me voy! izan ez da ohiko bakarrizketa bat, pertsonaia bakarreko antzerki-ikuskizuna baizik, zeinak antzezlearen pasadizoak, iritziak eta fantasiak azaltzen baititu ikusleei etengabe barre eginaraziz. Eszenatokien gainean zuzenean ikusteko azken aukera da honakoa ikusleentzat. Fitxa artistikoa: Zuzendaritza: Carles Sans, Jose Corbacho Gidoia: Carles Sans, Jose Corbacho, Germán Aparicio, Rafel Barceló Musika: Antonio Serrano, Claudio Marrero, Joan Carles Marí Tur, Claudia Bardagí Ekoizpen exekutiboa: Maria Antònia Rodríguez Administrazioa: Ariadna Tomsen Argiztapena eta koordinazio teknikoa: Aleix Ramisa Soinu-teknikaria: Mariano Vera Talde teknikoa: Aleix Ramisa, Mariano Vera, Ricard Pons, Jordi Solé Aholkularitza teknikoa: Lluís Martí Soinu estudioa: Oído Jantziak: The (real) García Diseinu grafikoa: Iñaki F. Llort, Carlos Fort Argazkiak: Elena Infante Ekoizpena: Histrion 2020.

Ikusi jatorrizko iturrian