Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Udako ikastaroak 2026 EHU: "Euskal literatura eta kritikagintza: bide berriak"
BesteKulturklik

Udako ikastaroak 2026 EHU: "Euskal literatura eta kritikagintza: bide berriak"

📅 2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena → 2026 ira. 10(a)

🎭 Palacio Miramar

📍 Donostia, Gipuzkoa

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 25 / 48 €

Ertz desberdinetatik, XXI. mendean, XX. mendetik jasotako galdera kritikoak birformulatuko dira. Euskal literaturaren kritikan dauden kezka eta erronka berriei eutsiko zaie. Xedea bide berriak sortzea da ikerlari, irakasle eta ikasleentzat, hainbat ikerketa-lerrotan: azken urteotan pil-pilean dagoen autonomiaren auzia; egiletasun berriak eta horiek literatur genero hibridoetan duten eragin zuzena; edota klima-larrialdiak literaturaren zerumugan eta irudimen kolektiboan duen eragina. Euskal kritikagintzak tradizio teoriko sendoa du, Jesus Maria Lasagabaster adituaren garaian eraiki baitzen. Belaunaldi bat baino gehiago ari dira elkarlanean, eta ikastaroaren helburua genero-, adin- eta pentsamendu-aniztasun hori azaleratzea da, bide kritiko berriak eraikitzeko. Ikastaro honetan hiru belaunaldi elkartuko dira, beraien praktikak, ezagutza eta esperientziak partekatzeko. Helburuak Pentsamendu eta eztabaida kritikoa sustatzea euskal kritikagintzan. Tradizioa eta modernitatearen arteko harremana aztertzea euskal literaturan eta kritikagintzan. Soka luzeko teoria kritikoa(k) galdera berriak erantzuteko erabiltzea gure testuinguruan. Praktika onak partekatu. Azken teoria kritikoen berri izan eta kritikoki pentsatzea gure testuinguruan. Jarduera nori zuzenduta Publiko orokorra Unibertsitateko ikaslea Unibertsitarioak ez diren ikasleak Irakasleak Profesionalak

Ikusi jatorrizko iturrian