
Lezoko Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketa
Hika Teatroak eta Lezoko Udalak berriz jarri dute martxan antzerki testu laburren lehiaketa. Apirilaren 23tik irailaren 11ra zabalik egongo da testuak aurkezteko epea. 15 minutuko antzerki testu laburra, euskaraz, bi pertsonaiarekin, eta komedia, absurdoa edo tragikomedia estilokoa. Protagonista batek gaztea izan behar du eta Lezoko herria agertu behar da nolabait istorioan. Deialdia euskararen eremu geografikoko dramaturgo, idazle eta idaztea gustuko duen edonori dago zabalik. Hau da, Euskal autonomia erkidegoko, Nafarroako eta Euskal hirigune elkargoko herritarrek aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak. Testua PDF formatuan bidali behar da helbide honetara: kultura@lezo.eus. Horrez gain, sinopsi labur bat, pertsonaien azalpena eta egilearen datuak ere aurkeztu behar dira. Epea irailaren 11ko 14:00etan amaituko da. Aurten lau finalista aukeratuko dira eta urriaren 3an, Lezoko Kale Jaialdian, irakurketa dramatizatu bidez aurkeztuko dira. Irabazlea publikoak erabakiko du. Saria: 1000 euro.
Ikusi jatorrizko iturrian →