
Gamboa Zinemaldia 2026 - Ekologia eta Ingurumen Zinemaldia
GAMBOA ZINEMALDIAren laugarren edizioa irailaren 26an izango da. 2023an jaio zen Ganboa Zinemaldia, ingurumen-kontzientzia sustatzeko gune gisa, eta zinemaren, komunitatearen eta jasangarritasunaren arteko topagune gisa finkatu da. 2026an laugarren edizioa ospatuko da konpromiso berritu batekin: inspiratzea, heztea eta mobilizatzea arte zinematografikoaren bitartez. Ullibarri-Ganboatik Araba osora, jaialdiak kulturaren eta lurraldearen arteko sareak ehuntzen ditu. Gamboa Zinemaldia ez da soilik ikus-entzunezko erakusketa bat: zinema eraldaketa sozial eta ekologikorako tresna gisa ulertzen duen kultur mugimendua da. Proiekzio bakoitzak hausnarketa sortzea bilatzen du; istorio bakoitzak, elkarrizketa bat irekitzea; edizio bakoitzak, kontzientzia kolektiboan arrasto bat uztea. "Gamboa Zinemaldian ez ditugu soilik filmak proiektatzen; kontzientziak lantzen ditugu eta aldaketa ereiten dugu arte zinematografikoaren bidez". Pelikulak aurkezteko interesatuek, edota egun horretako ekitaldietara joan nahi dutenek jo dezatela Zinemaldiaren gaineko informaziora: https://festhome.com/es/festival/gamboa-zinemaldia
Ikusi jatorrizko iturrian →