Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Mi querida señorita 2026
ErakusketaesDonostia Kultura

Mi querida señorita 2026

📅 2026(e)ko ekainaren 23(a), asteartea · 18:30

🎭 Teatro Principal

📍 Donostia, Gipuzkoa

🗺️ Ireki Google Maps-en

Oharra Gonbidapenak ekainaren 1etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Mi querida señorita (2026). Fernando González Molina. Espainia Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak, Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatuta, eta Gehituk bat egiten dute ekainaren 28an ospatzen den Sexu askapenaren eta LGTBIQA+ harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunarekin, Mi querida señorita (2026) filmaren proiekzioarekin. Pelikulak intersexualitatean eta identitate bilaketan jartzen du fokua. Jaime de Armiñánek zuzendutako 1972ko filmaren egokitzapen librea. Ondorengo solasaldia María Fontánek (Gehituko Sebastiane sariaren koordinatzailea) moderatuko du eta Eneko Sagardoyk (filmeko aktorea) eta Mer Gómez (intersex aktibista eta idazlea) parte hartuko dute. Adela familia kontserbadore bateko alaba bakarra da. Familiaren antigoaleko gauzen dendaren eta katekesi-eskolen artean igarotzen ditu egunak. Amaren babesa eta intersexualitateari buruzko isiltasuna dira haren ezaugarri nagusiak. Ez du ezagutzen, baina bizitza baldintzatzen dio. Apaiz iritsi berri baten ustekabeko adiskidetasun eder batek, haurtzaroko lagun handi baten itzulerak eta Isabel izeneko emakume bat ezagutzeak kate-erreakzio bat eragin dute. Adela bere buruaren bila joango da Iruñetik Madrilera. Bertan, identitateak besteen maitasuna eta laguntza beharko dituen bere burua ezagutzera emateko. Antolatzailea Giza Eskubideak, Donostia Kultura

Ikusi jatorrizko iturrian