ErakusketaKulturklik
"Tratu Onen Arpillera"
📅 2026(e)ko ekainaren 12(a), ostirala → 2026 eka. 23(a)
🎭 Merkatuzar
📍 Errenteria
Gaztañoko jaien testuinguruan, Tratu Onen Arpillera Ibiltaria jaien programazioaren parte izango da lehen aldiz. Ekainaren 12ko 12:00etatik aurrera, ekainaren 23a arte, ikasketa-titulurik gabeko nerabeen ahotsak, bizipenak eta indarguneak erdigunean jarriko dituzte Gaztañoko frontoian. Deikagest-eko ikasleek ere parte hartuko dute, eta urte honetan bidean bidelagun izan diren hezkuntza-eragileei mini-arpillera sinboliko bat emango zaie. Haur, gazte zein helduentzako erakusketa parte hartzailea, euskaraz. Sarrera librea. ABAKO eta Gaztañoko Jai Batzordearen eskutik.
Ikusi jatorrizko iturrian →