Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Getxoko San Juan Gaua 2026
BesteKulturklik

Getxoko San Juan Gaua 2026

📅 2026(e)ko ekainaren 23(a), asteartea

📍 Getxo

🗺️ Ireki Google Maps-en

Udako solstizio jaia ospatuko da berriro San Juan gauan, asteartean, ekainak 23, Algortako San Nikolas plazan. Ohi bezala, familientzako jaia, Abian Kultura elkartea, ALBE, Eskubeltz, Egizu, Itxartu, Koroa Biluzik, Federación Plataforma de migrantes, Mujeres con Voz, Pagkakaisa, ProBolivia, San Nikolas Zabalik, Sikap eta Pertsonalde elkarteek antolatuta, Azebarri Kultur elkartearen eta Udalaren laguntzarekin. Egitaraua 18:00etan hasiko da umeentzako aurpegia margozteko tailerrarekin eta ondoren disko festarekin, Boliviako eta Filipinetako dantzekin eta txokolate jana munduko postreekin. 20:30ean bertsolarien saioa izango da eta amaitutakoan, urtero bezala, 21:00ak aldera, konjurua, Urdiaingo San Juan Kantaita eta dantzak suaren inguruan helduko dira. San Juan gauaren beste ohiko ospakizun batzuk izango dira, Itxas Argiarena Malakaten eta Zubilleta jaien egitarauaren barrukoa.

Ikusi jatorrizko iturrian