
Fas Zinekluba: "HÄXAN"
📅 2026(e)ko ekainaren 23(a), asteartea
🎭 Salón Indautxu
📍 Bilbo, Bizkaia
💶 3 € (estudiantes, desempleadas/os, con discapacidad) / 5 € (entrada normal)
Häxan · Suedia / Danimarka · 1922 · 105 min · Zuz.: Benjamin Christensen · V.O.S.C. Zinema mutua zuzeneko musikarekin Gonb: Josetxo Fdez. de Ortega (piano) Dokumentala eta fikzio dramatikoa nahasten dituen filma. Zenbait mendetako okultismoaren, magia beltzaren eta sorginkeriaren errepasoa egiten du, eta amaieran, Erdi Aroan sorginei ematen zitzaien tratua lotuko du hogeiko urteetako egoera moderno batzuekin. Bere garaian goraipatua izan zen, eta aurrekontu handia izan zuen. Hein batean, XV. mendeko inkisidoreentzako eskuliburu aleman batean dago oinarritua. Herrialde batzuetan debekatu egin zuten, agertzen dituen eszena ankerrak direla medio. Lau atal tematiko ditu: deabruen eta sorginen gaineko disertazio akademiko bat, figuren eta margoen argazkiekin lagundua; sorginkeriaren gainean Erdia Aroan zeuden superstizio eta sineskeriak modu teatralean erakusten dituzten binetak; istorio beldurgarrien kontakizun luze bat, Erdi Aroan girotutako zenbait ataletan zatitua; eta denbora hartan sorginkeria leporatzen zitzaienak 1922ko Europan gaixo mentaltzat jotzen zituztelako erakusgarri bat. www.cineclubfas.com
Ikusi jatorrizko iturrian →