Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
San Juan Gaua 2026, Galdakaon
BesteKulturklik

San Juan Gaua 2026, Galdakaon

📅 2026(e)ko ekainaren 23(a), asteartea

📍 Galdakao

🗺️ Ireki Google Maps-en

San Juan bezpera ospatuko du Galdakaok asteartean, ekainak 23, herriko hainbat gunetan antolatutako jarduerekin. Udalak eta herriko eragileek elkarlanean prestatu dute egitaraua, eta suaren, musikaren eta giro herrikoiaren inguruan elkartzeko aukera izango dute herritarrek. Urtero bezala, San Juan gauak protagonismo berezia izango du herrian. Tradizioari eutsiz, sua izango da ospakizunaren ardatza, baina ez da faltako familian, lagunartean edo auzoan gozatzeko aukerarik ere. Hala, Muguruko landan, Santi Brouard plazan eta Aperribaiko frontoian egingo diren ekitaldiek udari ongietorria emango diote beste behin ere. Hurrengoa da San Juan bezperarako prestatutako programa osoa ¿ Muguruko landa 20:00 - 22:00. Batikumba Perkusio taldea herrian zehar 22:30. ‘San Juaneko Taupadak’ dantza ikuskizuna (Taupadak Dantza Eskolak antolatuta) 22:45. San Juan gaua (Zizpa Gazte Konpartsak antolatuta) • San Juan Sua • Txokolatada • San Juan ura Santi Brouard Plaza 19:30 - 21:30. Sama Siku Txaranga herrian zehar 22:00. San Juan sua (Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta) • Ume jokoak • San Juan kantuak • Erritualak eta konjuruak • Erromeria Aperribaiko frontoia 19:00. San Juan sua (Aperribaiko auzo elkarteak antolatuta) • Musika • Tailerrak • Aurpegi margoketa • Txokolatada

Ikusi jatorrizko iturrian