Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Sormenaldia 2026: Eider Rodriguez eta Anari: "IPUIN BAT KANTATUA"
BesteesKulturklik

Sormenaldia 2026: Eider Rodriguez eta Anari: "IPUIN BAT KANTATUA"

📅 2026(e)ko ekainaren 25(a), osteguna

📍 Lekeitio

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 8 €

2026ko Sormenaldia proposamenaren barruan. Eider Rodriguez eta Anari. Ipuinak kontatzeko sortu ziren eta ahozko tradizioan barna iritsi zitzaizkigun, idatziak izan baino askoz lehenago. Eta ipuinak kontatu ez zizkiguten hainbat umek ere entzuteari utzi genion heldu ginenean. Erredentzio ariketa bat litzateke, ipuinak berriro kontatzea eta kantatzea, eta entzutea. Irakurtaldi honetarako, Eider Rodriguezek Dena zulo bera zen bere azken liburuko ipuin bat aukeratu du eta Anarik bere ibilbide osoko zenbait kantu aukeratu eta narrazioaren barrutik kantatzen ditu; ipuina eta kantua batuz, oraindik izenik jartzen asmatu ez duten beste eremu literario bat proposatuz. Oharra: Emanaldia bukatutakoan solasaldia izango da sortzaileekin.

Ikusi jatorrizko iturrian