Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"TRIPA DE MONA", Irune Merino Barquero eta OT Prieto Velascoren erakusketa
ErakusketaKulturklik

"TRIPA DE MONA", Irune Merino Barquero eta OT Prieto Velascoren erakusketa

📅 2026(e)ko ekainaren 2(a), asteartea → 2026 eka. 26(a)

🎭 Sala de exposiciones de las Juntas Generales de Bizkaia (Bilbao)

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoak (Hurtado de Amezaga kalea 6, Bilbo) Irune Merino Barquer (Anoeta, 2003) eta Ot Prieto Velasco (Roses, 2002) artisten “Tripa de Mona” izeneko erakusketa kolektiboa hartuko du ekainaren 2tik 26ra arte. Doan bisitatu ahal izango den erakusketak EHUko Pintura Masterreko ikasle horien hogei bat artelan biltzen ditu, batez ere oihal eta egurrezko euskarrietan olioz egindakoak. Erakusketa irudia materiaren eta kolorearen bidez eraikitzearen inguruan antolatzen da, pintura-praktika prozesu metatzaile eta bizitzat ulertuta. Bi artisten lanean koloreak protagonismo osoa hartzen du, eta pinturak errepikapenak eta tematze materialak markatutako etengabeko eraikuntza-egoera baterantz bultzatzen duten barne-tentsioak sortzen ditu. Irune Merino Barqueroren lanean zirriborroek eta ukitu daitezkeen elementuek presentzia tragikomikoa ematen diete irudiei; Ot Prieto Velascoren proposamena, berriz, margotzearen esperientzia aurkikuntza- eta desegonkortze-eremu gisa ulertzean oinarritzen da. Aurkezpen-ekitaldian, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Mahaiko kideekin eta Damaris Pan Vega EHUko Pintura Masterreko irakasle eta koordinatzailearekin batera, erakunde publikoek sortzaileen belaunaldi berriei laguntzearen garrantzia azpimarratu zuen. Haren hitzetan, «guretzat harrotasun-iturria da zuen ibilbide profesionalaren hasiera honetan zuekin egon ahal izatea, zuen lana eta munduari eskaintzen diozuen begirada erakusteko espazio hau eskainiz». Era berean, erakusketak «bi unibertso desberdin elkartzen diren lekuan», «etengabeko esplorazio-eremu batean» murgiltzeko gonbita egiten duela nabarmendu zuen. Horrela, Batzar Nagusiak berriz ere «kulturarako topagune» bihurtuko dira, talentu gazteek ikusgarritasuna, babesa eta aukerak aurki ditzaten. Erakusketa hau Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2011n sinatutako lankidetza-hitzarmenaren baitan urtero antolatzen diren hiru erakusketetako lehena da. Hitzarmenaren helburua Arte Ederren Fakultatean master-ikasketak amaitzen dituzten ikasleei ikusgarritasuna eta laguntza eskaintzea da, arte garaikidea eta begirada sortzaile berriak herritar guztiengana hurbilduz.

Ikusi jatorrizko iturrian