Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
TolosandBlues 2026
MusikaKulturklik

TolosandBlues 2026

📅 2026(e)ko ekainaren 25(a), osteguna → 2026 eka. 28(a)

📍 Tolosa

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Sanjoanetako jaiak amaitu berritan, blues doinuek hartuko dute Tolosa, ekainaren 25etik 28ra, Tolosandblues jaialdiaren 22. edizioan. Blues garaikideko figura handiak eta proposamen berriak uztartzen dituen jaialdiak herritar guztiei zuzendutako programazioa izango du, doan. Lau egunez, Tolosako plaza eta txoko enblematikoak gitarraz, ahots urratuz eta zuzeneko bluesaren emozioz beteko dira. Euskal taldeak sustatzeaz gain, jaialdiari indarra eta interesa emateko, nazioarteko izarrak ere ekarri izan ditu jaialdiak. Aurtengo kartelean, John Primer & Giles Robson Band eta Acantha Lang artista ezagunak izango ditugu. Tolosandblues 2026: egitaraua (pdf) EGITARAUA Ekainak 25, osteguna The Cherry Boppers & Patricia Reckless – Euskal Herria Plaza, 20:00 Ekainak 26, ostirala Slow Times – Gipuzkoa Plaza, 19:30 Big Dani & The Rhythm Kings – Txurreria, 23:00 Ekainak 27, larunbata Txus Blues & Cesar Canut – Lopez-Mendizabal pasealekua, 13:00 Wax & Boogie Feat. Pablo Sanpa – Plaza Berria, 19:30 John Primer & Giles Robson Band – Plaza Berria, 23:00 Mikel Irisarrik girotuko du blues eta soul pintxada gaueko 00:00etatik aurrera Iparra Tabernan. Ekainak 28, igandea Breaking Band – Trianguloa plaza, 13:00 Acantha Lang– Plaza Berria, 19:30

Ikusi jatorrizko iturrian