
Arrietan Biennial: "rolling"
Rolling: Arrietan Biennial Arrietan, Bizkaian, prestatzen ari diren arte garaikideko bienalaren aurreko programa edo atarikoa da. Ekimenak herriko hainbat espaziotan garatuko diren egonaldi artistikoak, erakusketak eta entzute-proiektuak biltzen ditu. Guztira, hamaika artistak parte hartuko dute Arrietako zazpi gunetan, landa-ingurunearekin eta tokiko testuinguruarekin lotutako proposamenekin. Erakusketak ekainaren 20, 21, 25, 26, 27 eta 28an egongo dira ikusgai, 11:00etatik 18:00etara. Inaugurazioa ekainaren 20an, 12:00etan izango da. Rolling: Arrietan Biennial Arrieta arte garaikidearen bidez aktibatu nahi duen proiektu kulturala da, sorkuntza, egonaldi artistikoak eta lurraldearen entzutea uztartuz. Rolling: Arrietan Biennial (egitaraua)
Ikusi jatorrizko iturrian →