
Bilboko Kalealdia 2026: "Acunar el tiempo / Bercer Le Temps"
📅 2026(e)ko ekainaren 29(a), astelehena → 2026 uzt. 1(a)
🎭 Parque de Casilda Iturrizar
📍 Bilbo, Bizkaia
💶 Gratis
Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne. Instalazioa, 17:00 - 21:00. Denontzat. Lasaitasun poetikozko babeslekua da Kulunkatu denbora/ Bercer le temps lana eta sehaska-kanten mundurako atea irekitzen du. Casilda Iturrizar parkean jarritako kulunkariek 2016an proiektua hasi zenetik bildutako doinuak xuxurlatzen dituzte: 2.700 sehaska-kanta baino gehiagoko bilduma, parte-hartzaileek 100 hizkuntza baino gehiagotan grabatuta. Grabazio-estudio mugikorra irekita egongo da sehaska-kantak partekatu eta arrastoa utzi nahi duten guztientzat. Haurtzaroko oroitzapenek artxibo bizia elikatzen dute eta instalazio parte-hartzaile honetako kulunkariak kantarazten ditu. Eseri, ireki belarriak eta eraman zaitzatela kulunka-aulki bateko bidaia arin batean.
Ikusi jatorrizko iturrian →