
Getxo Jazz 2026: Moisés P. Sánchez + Saúl Andreu Quartet
📅 2026(e)ko uztailaren 1(a), asteazkena
🎭 Muxikebarri - Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo
📍 Getxo
💶 10 €
2026ko Getxo Jazz jaialdiaren barne. Moises P. Sánchez Grammy Latinorako izendatua, bi aldiz Musika Independentearen MIN Saria irabazitakoa, Moises P. Sanchez, etiketa bakarrarekin definitu ezin daitekeen musikari horietakoa da. Pianista, konpositorea, produktorea, moldatzailea… Madrilgo artistak hamarkadak daramatza jazza musika garaikidera, rock progresibora, melodia sinfonikoetara zabaltzen den berezko lengoaia eraikitzen, haria eta emozioa inoiz galdu gabe. Oraingoan, Dedication II proiektua aurkeztuko digu. Horretarako, orain dela hamabost urte New Yorken grabatu zuen disko horren lehenengo zatia grabatu zuen taldearekin itzuliko da, freskotasunez eta pultsu adierazkorrez betetako lan bat lortuz. Getxon seikotean arituko da honako musikari hauekin: Javier Vercher (saxo tenorra), Toño Miguel (kontrabaxua), Naima Acuña (bateria) eta Cristina Mocha (ahotsa artista gonbidatu gisa). OHARRA: Taldeen Lehiaketako taldeen emanaldien hurrenkera aldatu egin da eta ez da izango Muxikebarri aldizkarian iragarri dena, honako hau baizik: Saul Andreu Quartet (uztailaren 1ean), Cristopher Pérez Quartet (uztailaren 2an), Frame (uztailaren 3an) eta Lurium (uztailaren 4an). Saúl Andreu Quartet (Talde lehiaketa) Saul Andreu Quartet-en eskutik abiatuko da Talde Lehiaketaren lehenengo emanaldia. Proiektuak lagunak diren lau musikari batzen ditu, berezko konposizioak eta talentu handiaren bidez hitzen bidez adierazi ezin dutena musikaz kontatzeko. Iazko udan bere debuteko lana grabatu ondoren, taldeak penintsulako hainbat hiritara eraman dituen birari ekin zion, baita jazz lokal ospetsuenetara ere. Taldekideak: Saúl Andreu (tronpeta), Daniel Palací (pianoa), Jorge Ernesto Herrera (kontrabaxua) eta Eloy Mañogil (bateria).
Ikusi jatorrizko iturrian →