Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Hiriko Soinuak 2026
BesteesKulturklik

Hiriko Soinuak 2026

📅 2026(e)ko ekainaren 4(a), osteguna → 2026 uzt. 2(a)

📍 Barakaldo

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Inscripción

Barakaldoko Udalak Hiriko Soinuaken lehiaketa antolatu du zortzigarren urtez jarraian, Euskadi mailan artista berriak bilatzeko. Izena emateko epea uztailaren 2rarte egongo da irekita. Lehiaketak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesa izaten jarraitzen du. Sarien artean, Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko talde onenarentzat. BBK-Berdintasun eta Euskara sarietako irabazleek, ordea, 4 abestiko EP bat grabatuko dute. Barakaldo, BBK-Berdintasun eta kategoria nagusiko bederatzi finalistek zuzenean joko dute irailaren 26an Barakaldoko San Bizente parkean egingo den finalean. Epaimahai profesionalak erabakiko du, zuzenean, Euskarazko artistarik onena. Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 23an eta 24an arituko dira Herriko plazan egingo den festibalean, ibilbide ezaguna duten taldeekin batera. Finala eta jaialdia doakoak izango dira. NOLA PARTE HARTU? Esteka honetan dagoen izen-emate fitxa bete eta hirikosoinuak@gmail.com helbidera bidali uztailaren 2a baino lehen (2a barne), mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera, eta taldekideen NANaren edo errolda-ziurtagiriaren fotokopia, jatorria EAEkoa dela egiaztatzen duena. Gutxienez Barakaldon erroldatutako kide bat dutela egiaztatzen duten musika-proiektuek Barakaldoko Artista Onenaren saria jasotzeko aukera izango dute, baita gainerako kategorietakoak ere (behean adierazitako baldintzak betez gero). Taldekideen % 50, gutxienez, emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuek BBK-Berdintasun Saria lortzeko hautagai izango dira, gainerako kategorietan parte hartzeaz gain (behean adierazitako baldintzak betetzen badituzte). NORK PARTE HARTU DEZAKE? Baldintza hauek betetzen dituzten musika-proiektu guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketan: Proiektuko kide bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea. Proiektuko kideak 16 urtetik gorakoak izatea. Izena emateko unean ez dezatela editaturiko disko bat baino gehiago izan, disko etxe batekin kontratua eduki edo ez. Abestiak originalak izatea. Antolakuntzak hala eskatuko balu, abestien egiletza frogatu beharko da. Antolatzaileek, lehiaketaren edozein fasetan, lehiaketako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak baztertu ahal izango dituzte. KATEGORIAK ETA SARIAK Kategoria nagusiko artistarik onena: Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan. Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian Barakaldoko artistarik onena: Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan. Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian BBK-Berdintasun saria: 4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan. Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian Euskarazko artistarik onena: 4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan. Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian

Ikusi jatorrizko iturrian