
Getxo Jazz 2026: Charles Lloyd Quartet + Frame
📅 2026(e)ko uztailaren 3(a), ostirala
🎭 Muxikebarri - Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo
📍 Getxo
💶 25 €
2026ko Getxo Jazz jaialdiaren barne. Charles Lloyd Quartet Charles Lloyd saxojotzaileak (1938; Memphis, Tennessee) sei hamarkada baino gehiago daramatza jazzaren mugak birdefinitzen, generoak aurrez ezarritako konbentzio eta mugei aurre eginez. 86 urterekin Figure In Blue argitaratu berri du, blues oinarrizkoenetik balada delikatuenera bidaiatzen duen Blue Note-ko album bikoitza, Ellington, Billie Holiday eta Zakir Hussain omenduz. Generoaren kondaira bizia, laukote formatuan iritsiko da Muxikebarrira, Gerald Clayton pianoan, Harish Raghavan kontrabaxuan eta Kweku Sumbry bateriarekin. Kontzertu batzuk gozatu egiten dira. Eta badira bizitza osoan gogoratzen diren kontzertuak. OHARRA: Taldeen Lehiaketako taldeen emanaldien hurrenkera aldatu egin da eta ez da izango Muxikebarri aldizkarian iragarri dena, honako hau baizik: Saul Andreu Quartet (uztailaren 1ean), Cristopher Pérez Quartet (uztailaren 2an), Frame (uztailaren 3an) eta Lurium (uztailaren 4an). Frame (talde lehiaketa) Charles LLoyden aurretik, Frame laukote italiarra arituko da Talde Lehiaketan. Jazz-tradizioa hartzen dute ardatz nagusi, soul-jazz, groove eta hard bop estiloen bidez bere sormena askatzeko, dinamika erritmikoak eta konplexutasun harmonikoak nahasketa leherkor batean garatzeko konbinatzen baititu. Vincenzo Giulio Boscok (pianoa), Alberto Bonorak (saxo altua), Sergio Mariottik (kontrabaxua) eta Francesco Beniziok (bateria) osatzen dute taldea.
Ikusi jatorrizko iturrian →