
Ermonela Jaho (Bilbo)
📅 2027(e)ko maiatzaren 6(a), osteguna
🎭 Teatro Arriaga
📍 Bilbo, Bizkaia
💶 23 / 45 €
Nazioarteko ahots handienetako bat, emozio zintzoaren sinonimo. Arriaga Antzokiak nazioarteko ahotsik handienetako bat hartuko du berriz ere: Ermonela Jaho soprano albaniarra. 2023an agertoki horretan bertan eman zuen kontzertura joan zirenek oraindik gogoan dute haren emanaldi bikaina. Izan ere, emozio zintzoaren sinonimo da Ermonela Jaho. Errezitaldi horretan Ruben Fdez. Aguirre piano-jotzaile euskalduna izango du lagun, eta kontzertu-kantak eta opera-ariak uztartzen dituen errepertorioa eskaintzeko asmoz dator. Munduko agertoki nagusietan arrakasta handiak lortu ondoren eta kritikak eta publikoak babestuta etorriko da Jaho Arriaga antzokira. Sari garrantzitsuak ere jaso ditu, hala nola International Classical Music Awards saria. Egiten dituen interpretazio sutsuek eta pertsonaiekin duen identifikazio bikainak abeslari errepikaezin egiten dute Jaho. Sopranoa: Ermonela Jaho Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.
Ikusi jatorrizko iturrian →