
Keixpe 2026: Gori Gori
domingo, 27 de diciembre de 2026
Aizpurunea Kultur Etxea
Urretxu
Gratis
Kalegorrian kultur elkarteak Keixpe musika zikloa antolatu du udazkenerako: lau kontzertu, hilean bat, azken igande eguerdian, Zumarragan eta Urretxun. Abenduaren 27an, Gori Gori musika eta performance proiektua izango da Urretxun. Musika proiektu bat da Gori Gori, performancearekin igurtzian hazi dena. Ainara Gurrutxagak (Dejabu antzerki konpainia), Ander Fernandezek (Nigara Zuek, Muskulo) eta Manu Gaignek (musika garaikideko hamaika proiektutan parte hartu duen perkusionistak) osatzen dute. Hiru kanta grabatu zituzten 2023an, baina, gaur-gaurkoz, kontzertuak dira proiektuaren funtsa. Garrantzia ematen diote eszenaratzeari; izan ere, haien zuzenekoetan, entzuleak harrapatzeko moduko erritu elektroniko eta psikodeliko bat sortzen dute. Haien kontzertuarekin bukatuko dugu zikloa, batzuk dantzan, besteak trantzean, denok giro alaian. Eguraldi atsegina izanez gero, kontzertua Aizpurunea kultur etxeko lorategian izango da; bestela, udaletxeko atarian.