Zerdago
← Volver a la agenda
Campeonato de Euskal Herria de Danza 2026 (Segura)
Fiestas y festivalesKulturklik

Campeonato de Euskal Herria de Danza 2026 (Segura)

sábado, 17 de octubre de 2026

Segura

Urriaren 17an, Euskal Herriko Dantza Txapelketak 50 urte beteko ditu. Urteurrena ospatzeko ekintza ezberdinak antolatuko ditu Segurako Udalak. Egitarauaren barne daude: Irailaren 20an, 13:00etan, plazan, Euskal Herriko dantza tradizionalen emanaldia Goizaldi dantza taldearen eskutik. Jubilatuen Eguna izango da eta egun honetan ere dantza tradizionalari bere lekua emango zaio. Irailaren 24an, 18:30ean, “Lezo, dantzaren sehaska” izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko da Seguran. Irailaren 25eko, eguerdiko ordu bietan amaituko da aurtengo txapelketan parte hartzeko dantzarien izen-ematea. Orduan jakingo dugu nortzuk izango diren aurtengo dantzari parte hartzaileak. Irailaren amaierako, Lardizabal Jauregiko bigarren solairuan ikusgai jarriko dira txapelketan Udalaren Sari Nagusia izan diren Nestor Basterretxea zenaren eskulturak (1977-2018). Bertan geratuko dira erakusketa iraunkor gisa. Urriaren 3tik 31ra, Iraultza dantza taldeak duen Euskal jantzi tradizionalen erakusketa jarriko da Ardixarra Etxean. Urriaren 17an, txapelketaren egunean, 9. Dantza Eguna izango da eta ondorengo egitaraua antolatzea aurreikusten da: 12:00etan, 50. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Euskal Herri mailako dantzari onenek, berrogeita hamar urte beteko dituen txapelketa honetan parte hartuko dute. Ordutegia aldatu da, eguerdian izango da txapelketa. Pilotalekuan 400 ikusle inguru sartzen dira, aurten ikusle gehiago izango direla kontuan hartuta, pilotaleku zaharrean karpa bat jarriko da, eta bertan, pantaila batean, Baratze pilotalekuan emititzen ari diren txapelketa zuzenean ikusteko aukera izango da. Horrela bertaratutako edonork jarraitu dezake txapelketa zuzenean. 15:00etan, bazkaria, frontoi zaharrean jarriko den karpan izango da. 1977tik 1982 urte arte frontoi zaharrean egin zen txapelketa, modu honetan hasierako urteak gogora ekarriko ditugu. Bazkaria egitearen helburua izango da txapelketaren ondoren mundu horren bueltan horrenbeste urteetan dabiltzan dantzariak, irakasleak, epaileak, antolatzaileak, eta bar, denak elkartzea eta giro paregabean bazkariaz gozatzea. Txartelak, www.segura.eus atarian, Ardixarra Etxean, Liburutegian eta Udaletxean salgai egongo dira urriaren 5etik 11 arte (hau barne). Prezioa: 20 euro helduak eta 15 euro 16 urte artekoek (2010etik aurrera jaiotakoak). 17:30ean, Segurako plazan, dantza-plazak egongo dira Jaiki Hadi taldeak giroturik. Azpilla Dantza taldeak emango dio hasera ekitaldiari. Jende guztia dantzan jartzea izango da helburua. Tarteka, etenaldiak egin eta solteko dantzak dantzatuko dituztenen dantza saioak sartzea, Iparraldekoak, Nafarrokoak, Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak. 19:30ean, amaiera. IZENA EMAN DUTEN BIKOTEEN ZERRENDA ONDORENGOA DA: Jone Arriaran - German Aranburu AZPEITIA Amane Uranga - Ioritz Iriarte TOLOSA-LESAKA Ihintza Erauskin - Mikel Esnaola LEZO Irati Larrañaga - Danel Castillo ANDOAIN-PASAI DONIBANE Hegoa Aizpuru - Izaro Arandia AZPEITIA Ane Jaunarena - Endika Osa LEZO Irati Olaizola - Malen Arrizabalaga LEGAZPI-AZPEITIA Ione Aranberri - Beñat Mendizabal ITZIAR-AZPEITIA Onditz Esnaola - Gorka Granado LIZARTZA-SOPELA Nora Aizpuru - Iker Zabala AZPEITIA Bikotekideak bi herrietakoak direnean, beltzez bikoteek ordezkatutako udalerria