Zerdago
← Volver a la agenda
"Paralelo 0" festibala 2026
Fiestas y festivalesKulturklik

"Paralelo 0" festibala 2026

viernes, 16 de octubre de 2026 → 18 oct 2026

Hendaya, Lapurdi

Consultar

Iazko edizioan bizitako esperientzia ederraren ondotik, Paralelo 0 (ez ipar ez hego) jaialdia berriz antolatzea erabaki dute Txingudiko badiak elkartzen dituen hiru herrietako zenbait elkartek. Hendaiako Borderline Fabrika, Hondarribiako Psilocybe eta Lotura elkarteak, eta Irungo Bloody mary elkarte eta Lakaxita gaztetxeak indarrak batu dituzte hiru eguneko egitarau musikala osatzeko. Ekimena eskualdeko eta inguruetako publikoeri musika programazio anitza eskaintzeko helburuz sortu zen eta lehen edizioarekin alderatuta, aurtengo honetan proposamen musikalak hiru egunez izango dira, ostirala, larunbata eta baita igandera ere zabalduko den programazioarekin. Mugaz bi aldeetako taldeak izango dira eszena gainean. Horretan jarri dute hautaketaren ardatza berriz ere, euskarazko, mugaz gaindiko eta emakumeek gidatutako proiektuen presentzian. Festibalaren abiatzea ostiralean izango da Hendaia eta Irun lotzen dituen oinezko zubian Txaranga Urretabizkaiak egingo duen performanzearekin izango da. Horren ondoren, Borderline Fabrikan, zumaiako Bigboy taldea eta bilboko Rrucculla proiektuaren kontzertuak izango dira. Horren ondoren, Irungo Hazia gunean musika elektronikoa izango da. Larunbatean kontzertu bikoitza izango da, hasteko Psilocyben Ekhi Lambert, Mikosis eta Joseba B. Lenoir Gang- en kontzertuak izango dira eta jarraian Lakaxita gaztetxean PandaValium eta Adur- en zuzenekoak DJ saioak jarraiturik. Igandean Hendaiara buelta egingo du jaialdiak, Borderline fabrikan bi zuzeneko elektroniko izango baitira, batetik Reichmelt bilbotarra eta bestetik Nora Sigué Ziburutarra. "Paralelo 0" festibala 2026: egitaraua