
"Peliküla dokümental festibala #4" 2026
domingo, 4 de octubre de 2026 → 18 oct 2026
Mauleón, Zuberoa
Precio libre
Peliküla dokümental festibala #4 urriaren 4tik 28ra bitartean antolatuko da. Egitaraua: 2026/10/04 17:00: Non dago Mikel? Iraupena: 80 min Egileak eta solasaldia: Amaia Merino & Miguel Ángel Llamas 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel Zabalza eta 20 egun geroago azaldu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Egia jakiteko eskubideari buruzko dokumentala. Bere hilketa eta 35 urte geroago bere familia oraindik egiaren bila dabil. 19:30: Dirakiren kontzertua 2026/10/11 18:30: Donbass: gerra Europaren bihotzean Iraupena: 44 min Egileak: Mikel Agirre eta Ibai Trebiño 2014ko otsailean Kieven izandako protesten ondoren, estatu kolpea izan zen Ukrainan. Horrek egoera politiko ekonomiko eta sozialean aldaketa sakonak ekarri zituen. 2014ko apirilean, Kieveko agintari berriak onartzen ez zituzten Luhansk eta Donetseko herritarrak altxatu egin ziren, eta erantzun moduan, Ukrainako Gobernuak Donbasseko Gerrari hasiera eman zion. Europako kazetari gutxik jaso zuten lehen eskuko testigantzen bitartez, Mendebaldeko masa komunikabide gehienen isiltasuna gainditu nahi izan dute Ibai Trebiñok eta Mikel Arregik dokumental honetan. 2026/10/18 18:30: Nun habila Perkain? (II) Iraupena: 52 min Egilea eta solasaldia: Mikel Erramouspe Aldudarrak kultur elkarteak lekuko pilotaren historia aberatsa ikertzeko eta zabaltzeko helburua duten lau dokumental aterako ditu. Horien artean lehena da «Nun habila Perkain». Mikel Erramouspe errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoaren hobeki ezagutzea. Frantses iraultza denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen hiru herri hauetan. Mendiz mendi ibiliko da Banka, Aldude eta Urepelen gaindi, bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat. Zerbaitetarat helduko dea? 2026/10/25 18:30: (Nora)Bidean Iraupena: 51 min Egilea: Xaví Bosh Bidasoa ibaia Europako muga ikusezin bihurtzen da. (NORA)BIDEANek isilean zeharkatzen den ibilbide prekarioa, kontrolen itzalak, laguntza sareen keinuak eta burokraziaren labirintoa argitara ekartzen ditu.