
Aramaioko Kopla Txapelketa 2026
viernes, 20 de noviembre de 2026
Aramaio
Aramaioko 2026ko Kopla Txapelketa Zortzi bertsolari ariko dira kantuan: Aner Peritz, Iraide Onaindia, Iñaki Viñaspre, Eneko Lazkoz, Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Amaia Agirre eta Urko Arregi. Azken urteotan bezala, bi fase izango ditu txapelketak: 19:30ean hasiko da lehenengoa, kalean. Bi saiotan (Goiko taberna parean lehenengoa, eta plazan bigarrena) lauko taldetxoetan aritu beharko dute bertsolariek. Ondoren, 20:30ean, Iturrieta sagardotegian afaldu, eta afalostean ekingo diote bigarren faseari. Musikariek lagunduta, zortzikotea ariko da kantuan bertan, eta arratsaldeko eta afalosteko saioetan jasotako puntuazioaren arabera, buruz burukora pasako dira bi bertsolari. Bien artean erabakiko da aurtengo txapelduna zein den. Afarian izena emateko aukera zabalik dago jada, 688 69 87 26 telefono zenbakira deituta.