
Clubs de lectura para familias 2026-2027: Biblioteca de Atxondo
jueves, 19 de noviembre de 2026 → 20 may 2027
Biblioteca de Atxondo
Atxondo
Gratis (inscripción)
Familientzako irakurketa klubak 2026–2027 Atxondoko Udal Liburutegiak familian irakurketaz gozatzeko hiru klub eskainiko ditu, Amaia Egidazuren eskutik. Ipuinak, jolasak, kantuak eta eskulanak baliatuz, haurrek eta familiek irudimena, sormena eta elkarrekin partekatzeko gogoa landuko dituzte. Kabi kontuak (0–2 urte): ipuin txikiak, esku-jolasak, poemak eta liburuak, giro lasai eta goxoan. 17:20–18:00. Berba kabia (3–4 urte): ipuinak, ilustrazioak, kantuak eta jolasak, irudimena pizteko eta lehen elkarrizketei bide emateko. 16:30–17:15. Kontulekuak (5–7 urte): irakurketak, elkarrizketak eta eskulanak, galderak egiteko, iritziak partekatzeko eta sormena garatzeko. 18:15–19:00. Saioak ostegunetan izango dira: 2026ko azaroaren 19an eta abenduaren 17an; eta 2027ko urtarrilaren 21ean, otsailaren 18an, martxoaren 18an, apirilaren 22an eta maiatzaren 20an. Izen-ematea: liburutegian edo online, kartelaren QR kodearen bidez.