Alaia Cachenaut - "Plaza hartu" ikerketa-filmaren aurkezpena
miércoles, 28 de octubre de 2026
Bidarray
2022ko maiatza eta 2025eko apirila bitartean, CIFRE programaren bidez, Euskal Kultur Erakundeak Alaia Cachenaut doktoregaia errezebitu zuen bere Etnopoloaren baitan. Bere ikerketa proiektuaren baitan, besteak beste, film bat obratu zuen eskubide kulturalen erronka desberdinak hurbiletik aztertzeko helburuarekin: talde gazte batek nola bizi du bere parte hartzea bizi kulturalean, generoak parte hartzearen sarbideak nola egituratzen ditu, tradizioa, ondare kulturala eta harreman instituzionalen arteko artikulazioak praktika kulturala nola antolatzen eta moldatzen du. Besteak beste, filmak ikerlari-film egilearen parte hartze obserbatzailea agerian emaiten du, eta filmak ikerketa egiten ari den bezala erakusteko manera izan nahi du. Filma urriaren 28an aurkeztuko da, Euskal etnopoloarekin partaidetzan, Bidarrain iraganen den Kokatutako Ezagutzen Jardunaldiak: zein idazkera, zein ahozkotasun? kolokioaren kari (urriaren 27-30). Filmatik landa film-egilearekin solasaldia izanen da, film hori ikerketa nola beste gisaz idatzi eta kokatu daitekeen gogoetatzeko abiapuntua izanen delarik. "Plaza hartu" filmaren sinopsia: Uztaritzen, emazte dantzariak Kaskarotetan parte hartzekotan dira. Lehen aldiko, haien anaia, lehengusu eta lagunekin batera elkartuko dira herriko etxeetan. Batzuentzat galdutako benekotasunaren auzia izango da, besteentzat emakumeen aurkako diskriminazioaren amaiera. Lehenengo irteera misto honek lorpen bat izan behar du.