
TeatroKulturklik
"Kalebo"
sábado, 31 de octubre de 2026
Ayherre
8 €
Elgar Oinkak sorkuntza berri bat aurkezten du : euskal dantzaren sustraietatik abiatzen den erritu garaikide bat. 13 dantzarik, Ihintza Irungaray koreografoak eta AKTs musikariak, elkarrekin sortutako obra batean, tradizioa eta gaur egungo sorkuntza, norbanakoa eta kolektiboa, gizakia eta natura elkarren artean jartzen dituzte harremanetan. Erleen erlauntzaren mugimendutik, euskal dantzaren lerro, karratu eta zirkuluetatik eta gorputzen arteko elkarrizketatik abiatuta, energiaz, musikaz eta mugimenduz betetako bidaia proposatzen dizuegu. Zatozte erritu honen parte izatera, eta bizi ezazu dantzaren eta musikaren arteko topaketa berezi hau.