Zerdago
← Volver a la agenda
Steady Rockets
MúsicaKulturklik

Steady Rockets

viernes, 6 de noviembre de 2026

Stage Live Bilbao

Bilbao, Bizkaia

5 €

2026an Steady Rockets taldeak bere lehen LP-a kaleratuko du: Aireratzea. Abesti propioz eta bertsio bereziz osatutako lan honetan, taldeak Jamaikako erritmoen indarra eta euskarazko mezu kritikoa uztartzen ditu. Diskoko abesti bakoitza testuinguru eta gai desberdin batetik abiatzen da. Horrela, gizartean dauden hainbat arazo salatzeaz gain, taldeak jamaikar musikaren estilo ezberdinak erakutsi nahi ditu. Gai horiek guztiak gure errealitatetik eta eguneroko bizipenetik sortuak dira. Gure abesti propioez gain, diskoan bi bertsio berezi ere ageri dira: Rekaldeko musikari handi baten, Kepa Junkeraren, abesti baten bertsioa, eta Lekeitioko herriaren kantu baten moldaketa. Kepa Junkerarekin auzoak batzen gaitu, eta Lekeitiorekin, berriz, taldekide batzuk bertakoak izateak.