Zerdago
Volver a la agenda
Oier Gurrutxaga
MúsicaKulturklik

Oier Gurrutxaga

sábado, 12 de septiembre de 2026

Deba

La organización informa: Kontzertu interaktiboa emango du Oier Gurrutxagak Debako Ceviche jantokian Oier Gurrutxaga musikariak ¿¿ ¿¿¿¿ & ¿¿¿¿¿¿ izeneko saio bikoitza emango du larunbatean Debako Ceviche jatetxean. Ikusleek emanaldian parte hartzea nahi du, eta horretarako lehiaketa bat ere antolatu du, helburutzat izango duena joko dituen abestiak zein diren asmatzea, ahal den azkarren. Urte askoan Bordatxo taberna izan zenean dago Ceviche, Peruko janaria egiten duen jatetxea, eta Gurrutxagak haren terraza edo parkean emango du kontzertu bikoitza. Lehenengoan bera bakarrik arituko da, 14:30etik aurrera. 60ko eta 70ko hamarkadetako musika instrumentalean oinarritutako saioa izango dela aurreratu du. The Shadows, The Ventures, Surfarisen edo surf-rock estiloaren aitzindari izan zen Dick Dale musikariaren abestiak joko ditu. Era berean, filme eta serietako kantak ere interpretatuko ditu beste hainbat talde ezagunen abesti esanguratsuenekin batera, besteak beste, The Rolling Stones, The Animals edo Beatles taldeenak. Hori bai, melodia gitarraren bidez sortuko du ahotsarekin beharrean. "Surf eta Blues estiloetako kantak izango dira nagusiki, baina baita Honky Tonk estilokoak ere, edo zergatik ez, baladatxoren bat ere sartuko dut", esan du. Emanaldiak berezitasun bat izango du, ordea. Ikusleek parte hartzea nahi du musikari elgoibartarrak, haiek abestiak ahal eta lasterren identifikatzeko duten gaitasuna proban jarriz. Horretarako lehiaketa modukoa egingo du, Kahoot antzeko sistema erabiliz. Aplikaziorik instalatu beharrik gabe, parte hartzeko mugikorretik web orrialde batean sartzea nahikoa izango dela azaldu du, "kode bat eta ezizen bat sartuta". 19,30 Egunean emango duen bigarren saioan Alex Martinez Carpio izango du lagun Gurrutxagak. Saxofoia eta zeharkako flauta jotzen ditu musikari kataluniarra da Martinez Carpio, eta horiez gainera, Handpana egin (Gasteizko Mercury Handpans-en) eta jotzen ditu. Gurrutxagak eta Martinez Carpiok diska bat kaleratu berri dute Eibarko Rythmachin Funky taldearekin. Lehenengo saioko estilo bereko kantak izango dira baina modernoagoak.