Zerdago
Volver a la agenda
Glosak eta bertsoak: Glosa Càustica, Miren Artetxe
TeatroKulturklik

Glosak eta bertsoak: Glosa Càustica, Miren Artetxe

viernes, 11 de septiembre de 2026 → 18 sept 2026

San Sebastián, Gipuzkoa

Gratis

Glosak eta bertsoak Via Foran, Glosa Càustica eta Miren Artetxerekin Espai Català Via Fora elkarteak Kataluniako Diada ospatuko du aurten ere, katalanen eta euskaldunen ahozko inprobisazioaren bi tradizio oholtzan elkartuz. Glosa Càustica taldeak eta Miren Artetxe bertsolariak elkarrekin jardungo dute irailaren 11n, ostiralean, 18:00etan, Donostiako Via Fora jatetxean. Sarrera doan izango da. Duela bi urte egindako esperientziari jarraipena emango dio horrela Espai Català Via Forak. Orduko hartan, Berta Llos eta Aurora Brullet glosadore katalanek Miren Artetxerekin partekatu zuten oholtza. Glosa Càustica taldeko ohiko kideen artean Esther Santos, Pol Kvam, Yago Calbet eta Berta Llos glosadoreak daude. Llos eta Calbet, besteak beste, glosa ezagutarazteko tailer eta jardueretan aritu izan dira, eta taldeak ahozko poesiari eta herri kulturari lotutako hainbat jaialdi eta programaziotan parte hartu du azken urteotan. Haiekin batera ariko da Miren Artetxe, Euskal Herriko plaza eta oholtzetan ibilbide zabala duen bertsolaria, Kataluniako kulturarekin harreman estua duena. Glosa eta bertsoa tradizio desberdinetatik datoz, baina osagai asko dituzte komunean: inprobisazioa, neurria eta errima, erantzuteko azkartasuna, hizkuntzarekin jolasteko gaitasuna, elkarri erantzutea eta publikoarekiko konplizitatea. Irailaren 11ko saioak bi mundu horiek elkartu, elkarri erantzun eta elkarrekin jolasean ikusteko aukera eskainiko du.