Arte Hartze Zikloa 2026: Auhen
viernes, 11 de septiembre de 2026 → 21 nov 2026
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Llodio
8 / 10 / 12 €
Irailaren 11n, arte Hartze Zikloaren irekiera eguna izango da. EGITARAUA 18:30 Podcast irekia Arte Hartze Zikloaren irekiera eguna podcast saio batekin hasiko dugu arratsaldeko 18:00etan Faktorian: BAGOAZ, BAZATOZ? Podcast ireki honetan ekialde eta eskualdeko artistak bateratuko ditugu euskaraz sortzeak zer ematen digun aztertzera. Norena da euskarazko kulturgintza? Nork egiten du? Nork kontsumitzen du? Eta, batez ere, nola egin dezakegu gazteontzat biziago, desiragarriago eta ausartago? Eskualdetik Xabi Basterra, Ximena, Okher, Mari Garimendi (Berbalabanakaz) eta Madalen Artetxe etorriko dira, eta ekialdetik Odei Barroso eta Xabi Etxeberri. 20:00 Auhen taldearen kontzertua Rapetik abiatu eta haren mugak zabaltzen dituen proposamena da Auhen. Odei Barroso, Pierre Sangla, Peio Lambert, Xabi Etcheverry, Bastien Marianne eta Patxi Amuletek osatutako seikote lapurtarrak hitzaren indarra eta soinu-geruza askotarikoak uztartzen ditu, atmosfera trinko eta ñabarduratsua eraikiz. Bi urteko sormen-prozesuaren ondoren kaleratu dute bost kantuz osatutako lehen EPa. Raparen kodeak oinarri hartuta, taldeko kide bakoitzaren nortasuna ageri da kantuetan, intentsitatearen eta barealdiaren artean mugitzen den proposamen musikala osatuz.