
Liban/guerre + A drone story Margaux Chalançon, Palmira Sabaté
2026(e)ko azaroaren 28(a), larunbata · 11:30
San Telmo Museoa
Donostia, Gipuzkoa
Liban/guerre (47’; Rania Stephan, 2006) eta A drone story (10’; Laura Menassa, 2024) lanen proiekzioa egongo da eta, ondoren, solasaldia, Margaux Chalançon eta Palmira Sabatérekin. Solasaldian egunkariak lekukotzarako ariketa gisa dituen aukerak jorratuko dira, baita konpromiso politiko eta poetikorako duen ahalmena ere, gerra-testuinguruetan sortutako irudiak zaharberritzeko esperientzia abiapuntutzat hartuta. Margaux Chalançon: artxibozaina, argazkilaria eta Mai Masri, Jocelyne Saab, Kais al-Zubaidi eta beste arabiar zinemagile ezagun batzuen filmen zaharberritzailea. Palmira Sabaté: Irudia habitatzea. Erresistentzia-egunkariak instalazioaren komisarioa Saio honek lotura du Irudia habitatzea. Erresistentzia-egunkariak instalazioarekin era berean STM-GCBC argazki-liburu bildumarekin lotutako programazioa ere badena. Antolatzailea EQZE, STM