
Geuretik Sortuak 2026: erakusketa
2026(e)ko irailaren 22(a), asteartea → 2026 urr. 2(a)
Torrezabal Kultur Etxea
Galdakao
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak hirugarren aldia du. Euskarazko sorkuntza sustatzea du helburu proiektuak, eta bi urtez luzatzen da: lehenengoan, sormen-egonaldiak egiten dituzte lau alorretako sortzaileek (literatura, komikigintza, antzerkigintza eta zinemagintza) haien lanak sortzeko; bigarrenean, zirkuitu nazionalaren bidez ezagutarazten dute sortutakoa. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan. Hain zuzen ere, zortzi antzezlanek, hamaika ipuinek, zazpi komikik eta lau film laburrek osatzen dute aurtengo edizioak emandako uzta, eta erakusketa honetan bildu nahi izan ditugu zazpi lurraldeetako 46 herritan garatu diren sormen-prozesuak eta bertatik eratorritako lanak. 2026an zehar izango da lan horiek guztiak zuzenean gozatzeko aukera; hona hemen proiektua gertuagotik eta sakonago ezagutzeko parada.