Zerdago
← Itzuli agendara
"Mendia"
AntzerkiaKulturklik

"Mendia"

2026(e)ko urriaren 2(a), ostirala → 2026 urr. 3(a)

Casa de Cultura del Valle de Aranguren

Aranguren

7 €

Urriak 2: euskeraz Urriak 3: gaztelaniaz Mendi oro kolpe batetik sortzen da, talka bortitz batetik, indarren arteko topaketa katartiko batetik. Antzezlan honek mendiari uko egin zion alpinista baten krisia kontatzen du, eta senitarteko baten errautsak uzteko bertara itzuli behar duenean hasten da. Zer gertatzen da gure identitatearen zatiak ukatzen ditugunean? Gure zein zatik hil behar du beste berri bat jaio dadin? Nola esan agur maite dugunari? Fitxa artistikoa: Testuaren egilea: Mikele Urroz Zabalza/Iñigo Rodriguez Claro Musikaren egilea: Jose Pablo Polo Zuzendaritza: Mikele Urroz Zabalza/Iñigo Rodriguez Claro Ikuskizunaren iraupena: 65 Antzezleak: Mikele Urroz Zabalza, eta Lucia Ezker Rekalde zuzeneko kamerarekin