
HEI EKITALDIAK: José Carlos Ruiz: "El arte de pensar en comunidad: fundamentos del pensamiento crítico"
2026(e)ko urriaren 5(a), astelehena
Palacio de Congresos Europa
Gasteiz, Araba
Gratis
Hitzaldia ideia sinple eta erabakigarri batetik abiatzen da: komunitate bat pobretu egiten da bere kideek elkarrekin pentsatzeari uzten diotenean. Hitzaldi honek pentsamendu kritikoa aztertzeko gonbita egiten du, lotura, erantzukizun partekatua eta kontzientziaren isolamenduari aurre egiteko modu gisa. Izan ere, heztea, norberaren argitasunari uko egin gabe, munduan besteekin bizitzen irakastea ere bada. José Carlos Ruiz: Kordobako Unibertsitateko Filosofia irakaslea, filosofian doktorea, saiakeragilea eta idazlea, pentsamendu kritikoan eta hezkuntzaren filosofian aditua. Nabarmentzekoa da komunikabideetan eta sare sozialetan egindako dibulgazio-lana, eta 2019az geroztik Carles Francinorekin batera kolaboratzen du Cadena Ser katearen filosofiako atal nazionalean: “Más Platón y menos WhatsApp” izenekoan. Aurkezlea: Sonia Hernando, kazetaria. Sonia Hernandok hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia dauka hainbat komunikabidetan. Gaur egun, Radio Euskadiko albistegietan lan egiten du. Bere Ibilbide profesionalean zehar hainbat sari jaso ditu, hala nola Emakunde saria edo hurbiltasuneko irratsaio onenaren Ondas saria. HEIren ekitaldi hau liburutegi digitalean gordeko da.