
Bisita gidatua: "Sinbiotika", Txaro Marañonen erakusketa
2026(e)ko urriaren 6(a), asteartea
Centro Cultural Montehermoso
Gasteiz, Araba
Gratis
Urriaren 6an, 18:00etan, Sinbiotika erakusketa bisitatu ahal izango da autorearekin (Txaro Marañon) batera. Doako bisita. Gehienez 25 pertsona. Izena emateko bidali mezu bat info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org helbidera edo deitu 945 161 830 telefonora, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara. Sinbiotika Zer gertatzen da lurrarekin eta bizitzarekin lotutako material bat, buztina kasu, erabili eta botatzeko kulturaren ikur handietako batekin harremanetan jartzen denean? Galdera horrek zeharkatzen du Sinbiotika, Txaro Marañon zeramikagilearen erakusketa-proiektua. Arte-sorkuntza baliatzen duen proposamena da, gure garaiko ingurumen-arazo handienetako batean arreta jartzeko: ozeanoetan plastiko-hondakinak pilatzea. Sinbiotikan, Txarok itxuraz aurkako izaera duten bi materialen arteko elkarrizketa ezartzen du. Alde batetik, buztina, bere jardun artistikoaren funtsezko materia, eta horrekin eskulturak, muralak eta instalazioak eraikitzen ditu. Bestetik, hondartzetan jasotako plastiko-zatiak, hondakin izateari utzi eta obretan txertatzen direnak, dimentsio berri bat hartuz. Material horien bizikidetzak sinbiosi berezia sortzen du. Plastikoa, desagertu edo ezkutatu beharrean, ikusgai geratzen da piezetan, itsas ekosistemetan eragina duen errealitate baten aztarna gisa; izan ere, mikroplastikoen bidez, elikadura-katean amaitzen du. Horrela, erakusketak salaketatik harago doan begirada proposatzen du. Txaro Marañonen obrek ikuslea gonbidatzen dute normalean baztertzen dugun horren aurrean gelditzera eta objektuek, sortu ziren funtzioa betetzeari uzten diotenean, egiten duten ibilbideaz galdetzera. Buztinak aukera ematen dio artistari elementu biziak eraikitzeko azalak sortzeko. Obrari eransten dizkion plastiko-zatiek inertearen zama dakarte. Bi materialen arteko talkatik abiatuta, bere lanak ikerketa-gune bat zabaltzen du, non obrek berek galdera berriak sortzen dituzten. Sinbiotikan, zeramika, beraz, gaur egungo problematika beste ikuspegi batetik behatzeko tresna bihurtzen da. Zeramika-teknika desberdinek forma organikoaren eta artifizialaren artean, edertasunaren eta ezinegonaren artean, eta ekosistemen hauskortasunaren eta hondakinen iraunkortasunaren artean oszilatzen duten formak eraikitzea ahalbidetzen diote Txarori. Tokia: Lehenengo solairuko aretoa Esku horria (pdf)